30.1.09

AZTERKETAK

Azterketak direla eta, ez dut aktualizatuko bloga denbora txiki batean,baina ez jarri triste, laster itzuliko naiz!!! ^^

14.1.09

Telebista kate berria!


Hamen dau Garazi Ibarrolaza, Leire Maruri, Zihara Rementeria eta Maialen Goirizelaiaren hirugarren ataza. Bideo honetan munduko hondartza desberdinen dokumentalak, hondartzetan filmatutako telesaiak, filmak...daude beste gauza askoren artea. Bidaiatzeko lekuren baten bila bazabiltza ziur bideo honek leku polit bat aukeratzen lagunduko dizula!

Hondartzak TB Bidaiak telebistaren kate bat da, beste kateetaz gozatu ahal izateko sakatu irudi honetan.





Programazioa (GMT+1 ordutegian oinarritua)


Telebista honen programazioa:

8.00 - 8.58 Europa
Atal honetan Europako hondartza desberdinen bideo-dokumentalak topatuko dituzue. Malta, Kroazia, Italia... eta beste hainbeste hondartza liluragarri ikusteko aukera izango duzue.
8.58 – 9.52: Afrika
Afrikako hondartza politen bideoak.Seychelles, Cabo Verde, Mauricio...
9.52 – 11.05: Ipar Amerika
Californiako hainbat hondartzen bideoak, Long beach, Carmel... daude atal honetan. Hauetaz aparte Ipar Amerikako beste hainbat hondartzen dokumentalak ere.
11.05 – 13.08: Hego Amerika
Brasil (Playa de Ipanema,Salavador de la Bahia,Icaraí beach,Copacabana,Rio de Janeiro), Argentina (Mar de Plata),Uruguay,Colombia,Venezuela...
13.08 – 14.09: Erta Amerika
Jamaica, Republica Dominicana( Bayahibe, Saona Island),Mexico (Riviera Maya, Playa del Carmen),Punta Cana (Bavaro beach)...
14.09 – 15.27: Asia
Polinesia Frantsesa, Maldivak eta beste lekutako erreportaiak.
15.27 – 18.34: Hondartzetan grabaturiko telesaiak
Baywatch (Los vigilantes de la playa),Pacific Blue, H2O, Embrujadas, The O.C.,Summerland...
18.34 – 20.14: Hondartzetan grabaturiko bideoklipak.Beyoncé, Sean Paul,Will.i.am,La Oreja de Van Gogh eta hainbat abeslari ezberdinen kanturik beroenak!
20.14 – 20.24: Ozeania
Australiako leku ikusgarrien dokumentalak.
20.24 - 21.55: Euskal Herria
Bizkaiako kosta (Bermeo, Gaztelugatxe,Bakio,Lekeitio), Gipuzkoa (Mutriku,Donostia),Irun,Hondarribia,Biarritz
21.55 – 24.10: Gure ikusleek bidalitako bideoak
Munduko leku askotatik bidalitako bideoak!
24.10 – 05.06: Hondartzetan grabaturiko pelikukak
-Piratas del Caribe: El fin del Mundo
-Into the blue
05.06 – 05.59: Uretako kirolak.

On demand
-Ozeaniaren aurkezpena
-Asia aurkezpena
-Telesaien aurkezpena
-Musika bideoen aurkezpena
-Euskal Herriaren aurkezpena
-Ikusleek bidalitako bideoen aurkezpena
-Uretako kirolen aurkezpena
-Intro general bideiaktb
-Aurkezpena
-Europako aurkezpena
-Afrikaren aurkezpena
-Amerika aurkezpena
-Gaztelugatxeko donieneren bideoa
-Bakiotik paseoa
-Iragarkien aurkezpena

13.1.09

Telebista kate berria!

Bai blogger zaleok, kate berria sortu dut Mogulusen bidez. Klaseko beste hiru ikaskidekin batera hondartzari buruzko 24 orduko katea jarri dugu airean. Baina hau ez da guztia. Beste 3 talderekin jarri gara harremanetan eta honela web batean jarri ditugu lau kateak batera. Gure katean ikusiko duzuenaz gainera, beste kateetan hauek aurkituko dituzue: hirietan egindako bidaiak, mendiko bidaiak eta festa dagoen lekuetako bidaiak.


Adi egon, egun gutxiren buruan notizia gehiago emango dizkizuet eta! ;)

18.12.08


1-Dolly-a
Karro batean ezarrita doan garabi txikia, telebista estudioetan erabiltzen dena kamerak leku batetik bestera eramateko. Estudio bakoitzean hiru kamera egon ohi dira eta horietariko batek hain zuzen tresa hau darama.

2-Teleprompterra
Telebista platoan testuak seinalatzeko sistema digitala. Telebista kameraren ondoan kokatzen da pantaila, esatariak pantailara begiratzen duenean testua irakur dezan, era horretan begirada aurrera zuzenduz eta tinkotuz.

3-Ekoizpena
Irratsaio edo telesaio bat egiteko behar diren baliabide finantziero, material eta juridikoez arduratzea.

4-Slow motion deritzona
Irudi mugimendua moteltxoago erreproduzitzea.

5-Jingle-a
Ingelesezko hitza, irratian erabilia eta publizitate doinu arrakastatsuak izendatzeko erabili ohi dena.

6-Bitakora
Iberoamerikan erabiltzen den hitza berriemaileentzako eskuliburuak izendatzeko

7-Klimaxa
Narrazio baten une gorena (dela irratsaio batena, dela telesaio batena) izendatzeko erabiltzen den terminoa.

8-Close up-a
Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den hitza esatari edo aktore baten lehen planoa izendatzeko (sorbaldarainokoa) edo lehen-lehen planoa adierazteko.

9-Jirafa
Telebistaren alorrean erabiltzen den hitza beso artikulatu moduko tresna bat izendatzeko, hots, mikrofonoa daraman besoa mikroa bera esatariengandik ahalik eta hurbilen ipintzeko iruditik landa utziz.

10-Klaketa
Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den terminoa arbel txiki bat (zurezko listoi txikerra daukana) izendatzeko. Irudiak eta soinuak sinkronizatzeko erabiltzen da arbelezko tresna hori.

10.12.08

Bigarren Ataza

Hona hemen Leire Marurik eta nik Satelite bidezko telebista gaiari buruz egindako bideolana.Gustoko izango duzuelakon nago!


19.11.08

Nork irabazten du diru gehiago?




Bruckheimer: 145 milioi dolar/ Spielberg: 130 milioi dolar/ Lucas: 50 milioi dolar. Bruckheimek du Hollywoodeko ohorezko postua produktoreen artean bera izan baita pasa den urtean diru-sarrera gehien egin dituena.Aurten bere kontu korrontea 145 milioi dolarretan igo da, gehienbat "Piratas del Caribe: En el fin del mundo" filmagatik. Beste arrakasta bat izan du "National Treasure: Book of Secrets"ekin, 457 milioi dolar irabaziz. Telebistarako jartzen duen tarifa ez da txikia ere bere frankizian "CSI", "Caso abierto" eta "Sin rastro" telesailak baititu,hauekin beste 70 milioi dolar irabaziz.

18.11.08

Leioako kampus berriztua abian

Leioako kampusan aldaketa asko egiten ari dira.Erreformen azken emaitza ikusteko denbora luzea falta denez oraindik, EHUko irakaslea den Gorka Palaziok bideo labur hau egin du ilustrazio bezala.Gogokoa izan dezazuela espero dut.