19.11.08

Nork irabazten du diru gehiago?




Bruckheimer: 145 milioi dolar/ Spielberg: 130 milioi dolar/ Lucas: 50 milioi dolar. Bruckheimek du Hollywoodeko ohorezko postua produktoreen artean bera izan baita pasa den urtean diru-sarrera gehien egin dituena.Aurten bere kontu korrontea 145 milioi dolarretan igo da, gehienbat "Piratas del Caribe: En el fin del mundo" filmagatik. Beste arrakasta bat izan du "National Treasure: Book of Secrets"ekin, 457 milioi dolar irabaziz. Telebistarako jartzen duen tarifa ez da txikia ere bere frankizian "CSI", "Caso abierto" eta "Sin rastro" telesailak baititu,hauekin beste 70 milioi dolar irabaziz.

18.11.08

Leioako kampus berriztua abian

Leioako kampusan aldaketa asko egiten ari dira.Erreformen azken emaitza ikusteko denbora luzea falta denez oraindik, EHUko irakaslea den Gorka Palaziok bideo labur hau egin du ilustrazio bezala.Gogokoa izan dezazuela espero dut.

7.11.08

ZINEBI


Atzo,azaroak 6, Zine Dokumental eta Laburmetraien Bilboko Festibal Internazionalaren 50. edizioa hasi zen.Horretarako Gran Viako zinema zaharra berriztatu dute,eta bertan ZINEBI GUNEA kokatu dute.

Aurtengo gaia ZINEBI Y BILBAO:50 AÑOS EN CORTO izango da,bertako historia eta zinemaldiaren ibilbidea errepasatuz.

Elementu audiobisual,argazki,kartel,egunkari zati,ilustrazio eta filamatutako irudien bitartez erakustaldiak Bilboren azken bost hamarkadak errepasatu egiten ditu.Hiru elementuren gainean izango da zinemaldia:Zinebiren historia,zinearen presentzia Bilbon eta Bilboko notiziak bere itxura urbanistiko eta sozialenean.

Dohainikoa da,eta zaroaren 6tik 29ra ikus daiteke,goizeko 11.00etatik 14.00etara,eta arratsaldeko 17.00etatik 20.00etara.

6.11.08

Michael Crichton hil da


Michael Crichton idazle famatua hil da azaroaren 4an, Kalifornian, 66 urterekin kantzerrak jota. Idazle eta zineasta estatu batuar hau "tekno-thriller" bezala ezagututako estilo narratiboaren aita kontsideratua izan da. 100 milioi liburu baino gehiago saldu ditu, eta hauek 30 hizkuntza baino gehiagora itzuliak izan dira. Bere nobela guztietatik ,12 izan dira zinerako filme bihurtuak, haien artean Parke Jurasikoa,Mundu Galdua edo Congo. Gainera Urgencias telesailaren sortzailea izan da.


Liburu, film eta telebista telesail bat lehenengo postuan batera izan dituen pertsona bakarra izan da.

5.11.08

Ortoepia

Ezagutzen ez nuen terminu berri bat ikasi dut gaur eta zuekin, blog zaleokin, konpartitu nahiko nuke. Hitza ortoepia da, eta pentsatu ez arren ez da hain erraza honen definizioa euskaraz aurkitzea sarean.

Wikipedian ingeleraz topa dezakegu,eta honela azaltzen du:The English meaning of orthoepy gloriful is correct pronunciation , or the study of pronunciation and how it is used in sentences.

Badaezpada ere euskaraz idatzitako definizio bat utziko dizuet:

Ortoepia: Ahozkatzen ikasteko ezagutzaren eremu bat.Zelako ahozkera izan behar dugun eta nola hitzegin behar dugun argitzeko balio duen ezagutza.


Egunero ikasten da zerbait, ezta? :)