29.10.08

Wikipediako sarrera

Hona hemen Los 40 principales emisorarako egin dudan wikipediarako sarrera:

1966an sortu zen espazio bezala ,baina 1987-1988rarte ez zen irrati kate bezala ezarri. Cadena SER-eko zuzendaritzak bere taldeko lokutore programa musika bat egitea eskatu zionean sortu zen. Horrela Rafael Revertek Estatu Batuetako "Top 40" zerrendaren ideia hartu eta bere gustoko 40 abestiekin egiten du lista bat ,eta hau emititu egiten du.

Hasieran 2 orduko iraupena zuen saioak, baina laster, bere ospea eta estilo propioa sortzen ari zelako, 24 orduko programan bihurtu zen. Bere hizkera dinamiko, errez eta gazteak, jende asko harrapatu zuen.Gaur egun emisora hau Espainian, Argentinan, Chilen, Kolombian, Mexikon, Ekuadorren, Guatemalan, Panaman eta Kosta Rikan entzuten da.

Los 40 Principaleseko lokutereak honako hauek dira:Álvaro Reina, David del Río, Frank Blanco, Mar Montoro, Luis López, Miguel Coll, Sira Fernández, Tony Aguilar, Juan Sanchéz, Cristina Boscá eta Daniel Dominguez.

Irrati kate honek duen programazioaren artean, saio batzuk nabarmendu beharko lirateke:Bata Del 40 al 1 litzateke, bertan asteko abesti ospetsuenak ematen dira, eta Tony Aguilarrek eta Álvaro Reinak presentatua dago. Bestea Anda Ya! espazioa izango litzateke,goizean jende gazteak gehien entzuten duen saioa.Bere edukiera informatiboa, humoristikoa eta musikala da.Frank Balnco da aurkezle printzipala, baina badaude beste kolaboratzaile batzuk, Mar Montoro eta Valeriano Campillos bezala.

Kateak kontzertu akustikoak antolatzen ditu 1992tik, eta bertan, betse batzuen artean, honako hauek hartu dute parte: Aerosmith, Alejandro Sánz, Bon Jovi, Iggy Pop, Miguel Bosé, Ismael Serrano, Héroes del Silencio, Texas etab.


Euskarazko albiste bilatzailea martxan

Adi blog zaleok!

Atzo elNervión egunkarian notizia oso interesgarria aurkitu nuen euskarazko bilatzaile berri bati buruz.Hemen dituzue datu garrantzitsu batzuk.Hurrengo eguneraketararte!!!

Google bilatzaileak hainbat hizkuntzatan eskaintzen ditu albisteak biltzeko zerbitzua, Google News bezala ezaguna dena, baina orain arte ez du euskarazko albisteen bilatzailerik garatu. Orain Zerberri.com albiste bilatzaile aurreratua agertu da merkatuan. Gorka Julio informatikariak eta Haritz Rodriguez kazetariak, interneteko beste egitasmo batzuk ere garatu dituzten hauek, aurkeztu dute.Zerberri.com guneak, momentuz, 100 iturri inguru arakatzen dituen arren, aurrerantzean beste iturri batzuk ere gaineratuko dituztela adierazi dute arduradunek.

Bilatzaile honek aldez aurretik hautatutako iturri euskaldunetako emaitzak eskaintzen ditu soilik eta gainera, bilaketa kronologikoak egiteko aukera eskaintzen du.

Bildu.net,Euskaltube.com eta Txioka.net bezalako webgune sortzaile diren Gorka Julio eta Haritz Rodriguezek, bestalde, epe laburrean beste egitasmo batzuk ere aurkeztuko dituztela iragarri dute,baina ez dute oraindik xehetasun gehiago eman. Bien bitartean, internauta euskaldun guztiak animatu dituzte Zerberri.com bilatzailea erabiltzera.

28.10.08

TOP 7

Hona hemen nire TOP 7 zerrenda:

1-Ikastube (www.ikastube.com)
Euskaraz egindako web orria. Bertan bideoak eta hezkuntzarekin lotutako informazioa aurkitu dezakegu. Benetan erabilgarria karrera honetarako.

2-Youtube: (www.youtube.com)
Bideo formatoan dagoen ia edozer aurkitu dezakegu bertan.Bideoak ikusteko eta deskargatzeko balio du,eta bertan kontua egindako, norberaren bideoak igoteko aukera ere ematen du.

3-Google: (www.google.es)
Etengabe berrizten dagoen zerbitzua.Denbora guztian informazioa eta irudi berriak sorteen ditu.Bilatzaile azkarra da,eta oso erabilgarria.


4-Eitb (www.eitb.com)

Euskarazko telebista eta irratien informazioa ematen du web orrialde honek.Bere kate eta emisora desberdinen bideoak eta audioa ere aurkitu dezakegu.Kate berriekin eta audientzia igoerarekin zabaltzen dagoen atala da.

5-Internet Archive (www.archive.org)
Interneten dauden artxibategietako prestatuenetariko bat dugu hau. Oraingo eta antzinako audio, musika, bideoak eta dokumentuak batzen ditu.Komunikabideen mundurako benetako perla.

6-Aupatu(www.aupatu.com)
Euskaraz dagoen albiste zabaltzailea.Albisteak garrantzitsuak argitaratzen ditu,edozein lekuko jendeak irakurri deza.Telebistan garrantzia ematen ez zaien,edo argitaratzea interesatzen ez zaien albisteak ere jartzen dituzte.

7-Jamendo (www.jamendo.com)
Copy right gabeko musika aurki dezakegu bertan.Ordaindu gabe deskargatu ahal dira abestiak,eta bertan artista batzuk famatuak egin dira, bere abestiak edozein lanentzat erabili ahal baitira.


21.10.08

Herri Izenak

Hauek dira ondo daudenak:

0.A

1.A

2.A

3.A

4.A

5.A

6.A

14.10.08

Kaixo,Hola,Hello,Hallo gazteok!!!!!

Irrati eta telebistako informazioaren teoria eta teknikak irakasgairako egindako bloga duzue hau.Gogoko izan dezazuela espero dut!