29.10.08

Wikipediako sarrera

Hona hemen Los 40 principales emisorarako egin dudan wikipediarako sarrera:

1966an sortu zen espazio bezala ,baina 1987-1988rarte ez zen irrati kate bezala ezarri. Cadena SER-eko zuzendaritzak bere taldeko lokutore programa musika bat egitea eskatu zionean sortu zen. Horrela Rafael Revertek Estatu Batuetako "Top 40" zerrendaren ideia hartu eta bere gustoko 40 abestiekin egiten du lista bat ,eta hau emititu egiten du.

Hasieran 2 orduko iraupena zuen saioak, baina laster, bere ospea eta estilo propioa sortzen ari zelako, 24 orduko programan bihurtu zen. Bere hizkera dinamiko, errez eta gazteak, jende asko harrapatu zuen.Gaur egun emisora hau Espainian, Argentinan, Chilen, Kolombian, Mexikon, Ekuadorren, Guatemalan, Panaman eta Kosta Rikan entzuten da.

Los 40 Principaleseko lokutereak honako hauek dira:Álvaro Reina, David del Río, Frank Blanco, Mar Montoro, Luis López, Miguel Coll, Sira Fernández, Tony Aguilar, Juan Sanchéz, Cristina Boscá eta Daniel Dominguez.

Irrati kate honek duen programazioaren artean, saio batzuk nabarmendu beharko lirateke:Bata Del 40 al 1 litzateke, bertan asteko abesti ospetsuenak ematen dira, eta Tony Aguilarrek eta Álvaro Reinak presentatua dago. Bestea Anda Ya! espazioa izango litzateke,goizean jende gazteak gehien entzuten duen saioa.Bere edukiera informatiboa, humoristikoa eta musikala da.Frank Balnco da aurkezle printzipala, baina badaude beste kolaboratzaile batzuk, Mar Montoro eta Valeriano Campillos bezala.

Kateak kontzertu akustikoak antolatzen ditu 1992tik, eta bertan, betse batzuen artean, honako hauek hartu dute parte: Aerosmith, Alejandro Sánz, Bon Jovi, Iggy Pop, Miguel Bosé, Ismael Serrano, Héroes del Silencio, Texas etab.


No hay comentarios: