29.10.08

Euskarazko albiste bilatzailea martxan

Adi blog zaleok!

Atzo elNervión egunkarian notizia oso interesgarria aurkitu nuen euskarazko bilatzaile berri bati buruz.Hemen dituzue datu garrantzitsu batzuk.Hurrengo eguneraketararte!!!

Google bilatzaileak hainbat hizkuntzatan eskaintzen ditu albisteak biltzeko zerbitzua, Google News bezala ezaguna dena, baina orain arte ez du euskarazko albisteen bilatzailerik garatu. Orain Zerberri.com albiste bilatzaile aurreratua agertu da merkatuan. Gorka Julio informatikariak eta Haritz Rodriguez kazetariak, interneteko beste egitasmo batzuk ere garatu dituzten hauek, aurkeztu dute.Zerberri.com guneak, momentuz, 100 iturri inguru arakatzen dituen arren, aurrerantzean beste iturri batzuk ere gaineratuko dituztela adierazi dute arduradunek.

Bilatzaile honek aldez aurretik hautatutako iturri euskaldunetako emaitzak eskaintzen ditu soilik eta gainera, bilaketa kronologikoak egiteko aukera eskaintzen du.

Bildu.net,Euskaltube.com eta Txioka.net bezalako webgune sortzaile diren Gorka Julio eta Haritz Rodriguezek, bestalde, epe laburrean beste egitasmo batzuk ere aurkeztuko dituztela iragarri dute,baina ez dute oraindik xehetasun gehiago eman. Bien bitartean, internauta euskaldun guztiak animatu dituzte Zerberri.com bilatzailea erabiltzera.

No hay comentarios: